XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUATEMALA

Etenda dagoen bake prozesua laster has liteke berriz

BALITEKE herrialde horretako Gobernuak eta gerrillak laster hastea berriz etenda dagoen bake prozesua, NBEk elkarrizketatzeko baldintzak badirela adierazi ondoren.

Analista politikoek uste dute otsailaren erdialdean has litekeela elkarrizketa prozesua, baina Eduardo Stein kantzelariak ez du hipotesi hori baieztu nahi izan.

Steinek ez zuen datarik eman nahi izan, elkarrizketak laster has litezkeela aitortu arren.